Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ontzian eginiko arrautza

Wikibookstik

ONTZIAN EGINDAKO ARRAUTZAK

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Tomate saltsa lodi bat prestatu, eta gorde.
  • Ilarrak 12 minutuz egosi, eta oliba olioarekin eta baratxuriarekin salteatu; gatzarekin ondu eta gorde.
  • Urdaiazpiko gazia, zartaginean bi aldeetatik pasa eta gorde.
  • Patatak dadotan moztuta frijitu, erretilu batera atea eta gazitu.
  • Anoa bateko lurrezko kazola batean zabaldu tomate saltsa eta alboetan urdaia, patatak eta ilarrak. Erdia libre utzi.
  • Arrautzen oskolak kraskatu eta binaka katilu txiki batean jarri. Zabaldu arrautza hauek lurrezko kazolaren erdian eta arrautzak gazitu.
  • Piztu labea 200ºC-tan eta bertan sartu kazola 4 minutu inguruan.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu izan labean denbora gehiegi egon ez dadin, bestela gorringoa guztiz gogortuko baitzaigu.