Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Opil gozoen budina

Wikibookstik

OPIL GOZOEN BUDINA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esne pasteurizatua: 1 l.
  • Bainila edo kanela zotza: 1/2.
  • Bezperako opil gozoak edo croissantak : 150 g.
  • Arrautzak: 8.
  • Azukrea: 100-200 g.
  • Azukrea eta gurina: Moldea estaltzeko.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Irakin bainila edo kanela esnearekin 10 minutu su baxuan.
  • Bainilarekin egin ezkero, puntazorrotz labainarekin ireki erditik, arraskatu barruko haziak eta sartu dena esne berotan irakin beste minutu bat eta bere horretan utzi hozten.
  • Beste alde batetik pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren esne iragaziarekin nahastu.
  • Estali budin moldeak gurin eta azukrearekin.
  • Budin moldearen azpian jarri bezperako opilak erdibituak.
  • Busti arrautza eta esnearekin eginiko saldarekin eta utzi bizkotxoa ongi xurgatu dezan.
  • Maria bainuan 170ºCtara 45 minutuz egosi. Labaina egina dagoen jakiteko punta zorrotza sartu eta garbia atera beharko du.
  • Labetik atera eta ongi hozten utzi, puntazorrotza alboetatik pasa eta desmoldatu

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gainetik, Chantilly krema , Chantilly krema edo fruituekin edertu daiteke.
  • Esnea oinarri duten azkenburukoetan, pasteurizatuekin, UHT edo esterilizatuekin baina zapore hobea izango du.
  • Budina egosi aurretik aluminiozko paperarekin estali daiteke.