Moztu oreina karratu handietan, eta pertz batean jarri tipula, azenarioa, porrua, ardoa eta ezkaiarekin marinatzen. Eduki hozkailuan, 24 orduz.
24 ordu pasatakoan, atera bertatik haragia, gazitu, irinetan pasa eta zartagin batean olioarekin su bizian frijitu.
Frijitu kanpotik zarakar bat eginez, eta paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
Beste kazola batean eta frijitzeko erabilitako olio tanta batekin, barazkiak erregosten jarri; erdi eginik daudenean gehitu sagarra eta utzi barazkia, kolorea hartu arte.
Barazki horrekin elkartu haragia, busti 200 ml. ardorekin eta utzi murrizten.
Jarraian, orein salda gehitu eta erregosi su baxuan, harik eta haragia ongi bigundu arte.
Haragia erretiratu kazolatik, barazkiak eta salda pasa lehenik irabiagailutik, eta iragazkitik ondoren.
Elkartu haragia eta saltsa, irakinaldi bat eman saldaren dentsitatea zuzendu, eta ondu.