Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oreina plantxan

Wikibookstik

OREINA PLANTXAN

Oreina plantxan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Orein gaztearen solomoa: 800 g.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Ardo beltza: 50 ml.
  • Orein salda edo salda iluna: 400 ml.
  • Arto irin findua: 10 g.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Garbitu orein solomoa, gantz eta nerbioak kenduz.
  • Moztu haragia 100 gramoko 8 zatitan.
  • Olioarekin igurtzi ondoren, gatz eta piper hautsarekin ondu.
  • Zartagin bero batean, su ertainean, haragiari kolorea eman alde guztietatik, guk nahi dugun puntua lortuz, eta erretilu batera atera.
  • Zartaginean itsatsita geratu den zukua berreskuratu ardo beltza gehituz lehenik, eta salda iluna ondoren. Disolbatu arto irin findua ur hotz pittin batean, eta salda horri poliki-poliki gehitu, ongi nahasiz; hartara, saltsa dentsitatea emanez.
  • Plater bero baten azpian jarri orein saltsa hau lehenik, eta horren gainean, orein solomo xerratua jarri; eta amaitu gatz pittin batekin haragia erditik onduz.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Oreina gaztea ez bada, bezperatik barazki eta ardoarekin hozkailuan marinatzen jarri.
  • Errezeta honen lagungarri moduan pure desberdinak, onddoak.... jar daitezke.