Sukaldaritza liburua/Errezetak/Otarrainxkak ziza kremarekin eta arrautzekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 12 otarrainxka handi.
- 100 gramo ziza.
- Tipulin bat .
- Basokada bat esne gaina.
- Baserriko lau arrautza.
- Oliba olio birjina.
- Gatza.
- 3 koilarakada irin.
Pausoak
[aldatu]1 Lehenik, tipulina pusketa txikitan moztu, eta zartagin batean ongi erregosi, olio txorrotada baten laguntzaz, su motelean.
2 Bitartean, zizak xaflatan moztu, eta, guztiak prest daudenean, tipulina erregosia dugun zartaginera gehitu. Gatz pittin bat bota, eta bi minutuz erregosi, su bizian.
3 Ondoren, esne gaina bota, eta, beste hiru minutuz ongi irakin ondoren, ziza krema prestatua izango dugu.
4 Orduan, otarrainxkak zuritu —gorputza bakarrik—, burua bertan utziaz. Zartagin handi bat hartu, eta, lehenik, sei otarrainxka frijitu su bizian, gatz pittin batekin. Erretilu batera atera, eta gorde. Jarraian, beste seiak frijitu, eta horiek ere gorde.
5 Ziza krema bota otarrainxkak frijitu ditugun zartaginera, eta irakin azkar bat eman. Lau arrautzak frijitu.
6 Azkenik, platar bakoitzean hiru otarrainxka ipini, ziza kremaz ongi busti, eta gainean arrautza frijitu bana jarri.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/4