Sukaldaritza liburua/Errezetak/Otarrainxkaz eta barazkiz beteriko kirriskatsuak

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Otarrainxkaz eta barazkiz beteriko kirriskatsuak[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 2 dozena otarrainxka.
  • 2 porru.
  • 2 azenario.
  • Ziazerba sorta bat.
  • Basokada bat esne gain.
  • Brik orriak, paketetxoa.

Pausoak[aldatu]

Otarrainxkak zuritu, eta mamia bereiziko dugu platertxo batean. Azal eta buruak saltsarako erabiliko ditugu.

Porruak eta azenarioak garbitu eta juliana moduan moztu. Lapiko bat urez bete eta irakiten ipini. Barazkiak bertara bota eta pare bat minutuz irakiten eduki. Jarraian, ur hotzetan pasatu eta ahalik eta hoberen lehortu.

Saltsa prestatzeko, lapiko batean ur pixka bat ipini, eta irakiten hastean, bertara otarrainxken buru eta azalak gehitu. Pare bat minutuz su bizian irakin, eta salda hori beste ontzi batera iragazi. Bertan, ziazerba sorta juliana moduan moztuta bota, baita esne gaina ere, gatz pitin batekin batera. Bertan lau bat minutuz irakin, ziazerba krema lortu arte.

Kirriskatsuak osatzeko, brik orriak mahaia gainean zabaldu eta lau pusketatan moztu. Pusketa bakoitzean, egositako barazkitxo batzuk jarri, eta gainean, otarrainxka bat. Brik orriarekin bildu, argazkian ikusten den modura. Horrela otarrainxka guztiak bildu arte.

Bukatzeko, olio berotan frijitu minutu batez. Eta platerean ziazerba krematxoarekin batera zerbitzatu.


Erreferentziak[aldatu]