Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Paella Valentziarra

Wikibookstik

PAELLA VALENTZIARRA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Senia edo Bahía arroza: 600 g.
  • Barraskiloa "Baquetas": 24 oso ondo garbituak.
  • Babarrun zuri berria "Garrofo": 200 g.
  • Azafraia: Hari batzuk.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Untxia: 750 g. zati txikitan.
  • Oilaskoa: 500 g. zati txikitan.
  • Gatza.
  • Lekak "Ferraura": 350 g. haririk gabe eta karratu luzeetan moztua.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Tomatea: 250 g. zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
  • Salda gorria 1500 ml. ongi gazitua.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu arroza pertz batean ur hotz ugarirekin, gardena izan arte.
  • Barraskiloak egunetan purgatzen eduki ondoren, gatzetan bildu eta zikina botatzen eduki minutu batzuetan; jarraian, ur hotzetan garbitu. Ur epeletan sartu eta 20 minutuz egosi bitsa kentzen diegun bitartean.
  • Babarrun zuria lehorra bada, eduki 24 orduz beratzen edo egosi 30 minutuz.
  • Azafrai hariak, pittin bat txigortu ondoren almaiz batean zanpatuko ditugu ur pittin batekin.
  • Paella-ontzi batean jarri oliba olioa su beroan eta gehitu oilaskoa eta untxia; jarri su bizian, kolorea hartzen duela.
  • Gehitu lekak eta babarrun zuriak; erregosi dena, eta jarraian, baratxuria, pipermina eta ondoren tomatea.
  • Dena ongi erregositakoan, salda beroa eta azafraia gehitu.
  • Jarraian banandu arroza eta barraskiloak paella-ontzian.
  • Egosi lehen 10 minutuetan su bizian, eta ondoren 8 su baxuan.
  • Sutatik atera eta estalita utzi minutu batzuetan bere horretan, jan aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Herrialde katalanetan paella mota ugari prestatzen dira, badira osagaietan eta prestaketetan desberdintasunak, bakoitzak gustukoa duena aukeratzea duela.
  • Salda kantitatea aldakorra izan daiteke, kazola motaren arabera, suaren indarraren arabera, .....beraz paella ondo atera aurretik proba egitea komeni da.