Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Parmantiere edo patata krema

Wikibookstik

"PARMENTIERE" EDO PATATA KREMA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olioa: 50 ml.
  • Gurina: 50 g.
  • Porrua: 1 dadotan.
  • Patata: 1000 g. dadotan
  • Salda zuria: Patatak estaltzeko adina.
  • Esne gaina edo esnea: 100 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola altu batean oliba olioa, gurina, porrua eta gatz pittin bat tapa batekin su baxuan jarri.
  • Porrua ongi izerditutakoan, gehitu patata eta salda zuriarekin estali.
  • Utzi irakiten 30 minutu inguru, su baxuan, patata ongi egin arte.
  • Esne gaina gehitu, beste irakinaldi motz bat eman, eta purea egiteko gailutik pasa.
  • Salda zuri gehiagorekin dentsitatea zuzendu, eta gatzarekin ondu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Haragi gisatu edo erretako askoren hornigai bikaina da, saltsa moduan ere erabili dezakeguna.
  • Bestelako espeziak ere gehitu daitezke, zapore eta kolore desberdinak emateko.