Sukaldaritza liburua/Errezetak/Parmantiere krema
Itxura
PARMANTIERE KREMA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Gatza.
- Tipula: 1 dadotan.
- Apioa: 1 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Azenarioa: 2 dadotan.
- Salda zuria edo barazki salda: Bustitzeko.
- Patata: 500 g. dadotan.
- Piperbeltza.
- Intxaur muskatua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri kazola batean olioa, tipula, apioa, porrua eta azenarioa, gehitu gatza eta utzi su eztian goxatzen.
- Jarraian gehitu salda eta patatak eta egosi dena 30 minutuz.
- Puregailuarekin edo irabiagailurekin birrindu lehenik eta txinatar iragazkitik pasa ondoren.
- Ondu, gatza, intxaur muskatua eta piperrautsarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan behin hoztuta, berotzeko garaian kontu handiarekin egin behar dugula egokiena maria bainua erabiltzea izango da.