Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patatak errioxar erara 2

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Patatak errioxar erara[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak[aldatu]

Lehenik, tipula eta piper berdea pusketa txikitan moztu, eta lapiko zabal batean oliba olio zorrotada batekin sutan jarri. Su motelean.

Ondoren, txorizoa pusketatan moztu (3-4 zentimetrokoak), eta lapikora bota. 20 bat minutuz eduki erregosten. Denbora horretan, txorizoa bere koipe guztia ateratzen joango da.

Bitartean, patatak zuritu, garbitu eta puska handi xamarretan moztu edo kiskatu. Hau da: ahiztoarekin erabat moztu ordez, piska bat moztu, eta, ondoren, eskuarekin patata zatia askatu. Pauso honek geroago egosterakoan patatak berak dituen osagaien laguntzaz salda loditzen lagunduko du.

Patatak pusketatan ditugula, lapikora bota, buelta batzuk eman, eta urez estali. Jarraian, gatz pitin bat bota, eta irakiten jarri. Orduan, piper txorizeroak azal eta guzti lapikora sartu. Piperrak lehorrak badaude, txortena kendu eta hazirik gabe sartuko ditugu.

Guztia beste 35 bat minutuz egosi. Sua itzali, eta barruan ditugun piper txorizeroak kanpora atera.

Erretilu batean epeltzen utzi. Piperrek duten mami guztia barrenetik atera, eta egurrezko tabla batean labanarekin xehetu. Ondoren, berriro lapikora gehitu. Dena ongi nahastu, eta egun hotz hauetarako plater aproposa izango dugu, bero-beroa.

Erreferentziak[aldatu]