Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patatak saltsa berdean

Wikibookstik

PATATAK SALTSA BERDEAN

Patatak saltsa berdean

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Perrexilaren erdia, baratxuria eta olioa kazola batean su motelean jarri.
  • Baratxuriak dantzan hasten direnean, irina gehitu.
  • Nahasi ondoren, ardo zuria lehenik eta saldarekin ondoren busti, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
  • Salda irakin, eta patatak gehitu.
  • Utzi egosten patata ondo bigundu arte.
  • Amaitzeko perrexilaren beste erdia gehitu eta puntuan jarri.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Errezeta honek beti izan du tipula ematen duen edo ez eztabaida. Bakoitzak gustuko duen moduan presta dezala.
  • Patata hauek bere horretan jan daitezke edo arrai zatiak bertan sartuz kozinatu ditzakegu, legatza, bakailaoa edo hauen masailak, arrain zabala, katuarraina..... adibidez.
  • Ura edo salda eta zein salda? Saltsa zertarako erabiliko dugun. Legatza saltsa berdean muxilekin egiteko bada, ura erabilita nahiko; orburuak muxilekin egiteko bada, haragi edo barazki salda....