Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Petit-suisseak krema eta txokolate beroarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Petit-suisseak krema eta txokolate beroarekin[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 250 zl. ur.
  • 75 gr. gurin.
  • 150 gr. irin.
  • Gatz pitin bat.
  • Azukre pitin bat.
  • 4 arrautza oso.
  • Litro erdi pastel krema.
  • 200 gr. gozogintzako txokolate.
  • 200 zl. esnegain.

Pausoak

[aldatu]

Petit-suisse opilen masa egiteko, lehenik lapiko batean ura ipiniko dugu, baita gurina, azukrea eta gatza ere.

Lapikoa sutan ipini, eta irakin arte edukiko dugu. Irakitean, sua itzali, eta dugun irin guztia bertara bota; dena ongi nahastu, bola bat osatu arte.

Gero, arrautzak gehituz joango gara; baina kontuz: banan-banan gehitu.

Ondoren, masa ondo nahastu. Jarraian, gozogintzan erabiltzen den mahuka batean sartu, eta labeko erretilu batean, txukun-txukun, bata bestearen ondoan bola txiki batzuk osatu.

Bitartean, labea berotzen jarri 170 graduan. Petit-suisseak osatu ditugunean, erretilua labean sartu, eta 20 bat minutu eduki eta gero labetik atera, epeltzen utzi. Bitartean txokolate krema egingo dugu.

Lapiko txiki batean esnegaina jarri berotzen, eta irakitean txokolatea gehitu. Etengabe mugitu, txokolate saltsa gozoa lortu arte. Gero, sutatik kendu.

Bukatzeko, petit-suisseak kremaz bete eta erretilu polit batean ipini ondoren, txokolatez bustiko ditugu geure gustura!

Erreferentziak

[aldatu]