Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pipermorro erreak
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piper morroi erreak(e)tik birzuzenduta)
NAXERANO PIPERMORRO ERREAK
MAHAIKIDEAK: 2.
OSAGAIAK
[aldatu]- Naxerano pipermorro gorria: 2.
- Oliba olioa: 100 ml.
- Gatz lorea.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Ura: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu labea 160ºC-tan.
- Labeko erretilu batean jarri piperrak oliotan bustiak eta gatzatuak.
- Erretilu azpira bota ura eta ardo zuria.
- Sartu piperrak labera eta egosi 30 minutuz. Alde bakoitzetik 15.
- Erretilua labetik atera eta estalki bat jarri piperrak epeldu bitartean.
- Txortena kendu, haziak kendu eta zuritu piperrak.
- Lerroetan moztu eta gatza, oliba olioa eta baratxuri xehatuarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu eduki behar da labean dagoen bitartean piperra ez dadin gehiegi lehortu. Horretarako beti hidratazio puntu bat izan behar du.