Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piper saltsa
Itxura
PIPER SALTSA
600 ml. inguru lortzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina. 50 ml.
- Tipula: 2 dadotan.
- Pikillo piperra: 10.
- Tomate natural birrindu : 200 ml.
- Salda zuria edo ura: 400 ml.
- Gatza.
- Azukrea.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean jarri tipula olioarekin su ertainean.
- Tipula gorritzen hasitakoan, gehitu piperra eta tomatea.
- Eduki su motelean ongi lehortu arte, gehitu orduan salda.
- Utzi egosten 20 minutuz.
- Pasa irabiagailutik eta txinotik.
- Irakin eta ondu, gatz eta azukrearekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Piper beteen saltsa bezala erabili dezakegu.
- Tomate saltsa ordezka dezake plater gehienetan, eta emaitza hobetuko du askotan.
- Pikillo piperren ordez txorizeroak erabilita, bizkaitar saltsa duin bat sortuko dugu.
- Pikillo piperren ordez, pipermorroak erabil ditzakegu; ez da berdina baina hau ere oso gozoa gelditzen da.
- Sukaldari batzuek amaieran esne gaina gehitzen diote; ni ez naiz horren aldekoa.