Sukaldaritza liburua/Errezetak/Rosbifa
Itxura
ROASTBEEFA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Atzealdeko solomo hezurgabetua edo entrekota: 1800 g.-ko pieza zatia koipe eta guzti.
- Oliba olioa: 100 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Haragia sukaldaritzako hariarekin indartsu lotu, ahalik eta forma biribilduena emanez.
- Solomoa gazitu eta gustuko badugu, piper hautsarekin ere ondu.
- Zartagin betean olio tanta batekin, eta su bizian haragia alde guztietatik gorritu, gehiegi egin gabe.
- Piztu labea 200ºC-tan, eta bertan eduki erretzen 12-20 minutu inguru.
- Labetik atera eta utzi beste 15 minutuan bere horretan.
- Labana zorrotz-zorrotz batekin moztu xerra nahiko finak eta platerean jarri.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata purea-rekin edo barazki egosiekin zerbitzatzen ohikoa da.
- Haragi zatiaren loditasunak eta lortu nahi den jateko puntuak baldintzatuko du erretzeko denbora.
- Saltsa bat nahi izatera, haragiak bai zartaginean eta bai labeko erretiluan bota duen zukua berreskuratu salda ilun batekin, eta arto irin finduarekin loditu ondoren, gainetik busti.
- Plater hau prestatzeko haragi mota ugari erabil daitezke, solomoaz aparte, isats ondokoa, maskala, borobila....
- Era berean ohikoa da haragia ondo hozten uztea, eta jaki-hotz moduan jatea.