Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar budina
Itxura
SAGAR BUDINA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: Litro 1.
- Azukrea: 150 g.
- Arrautzak 8.
- Kanela zotza: 1/2.
- Limoi azala: 3 xerra, zati zuria baztertuz.
- Sagarrak: 4 , zurituak, bihotza kendua eta karratuetan moztuak.
- Gurina: 25 g.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Kanela hautsa.
- Azukrea: 100 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Esnea kanela eta limoi azalarekin. 5 minutu irakin, utzi epeltzen eta iragazi.
- 50 g. azukre zartagin edo kazola zahar batean 2 koilarakada urarekin sutan jarri, karamelua egiten denean moldearen azpialdean banatu.
- Pertz batean arrautzak 100 g. azukrerekin irabiatuko ditugu. Jarraian esnearekin nahastu.
- Zartagin batean gurina urtu eta jarraian sagarra gehitu, su baxuan sagarra ia egin arte utzi, ardo zuria eta kanela hautsa gehitu. Utzi guztiz egiten eta likidoa murrizten.
- Sagarra sardexka batekin xehatu eta gehitu aurretik prestatutako esne nahasketari.
- Moldea bete eta bainu marian labera sartu, aluminio paperarekin tapatu.
- 20 minutu inguruan egosi labean, txotxa garbia ateratzen denean labetik atera.
- Ongi hozten utzi, moldetik atera aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Inoiz ez atera moldetik hoztu aurretik, bestela birrintzeko arriskua izango du.