Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar eta udare sorbetea

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

SAGAR ETA UDARE SORBETEA

OSAGAIAK[aldatu]

  • Sagarra edo udarea: 1 kg.
  • Ura: 1 l.
  • Azukrea: 200 g.
  • Limoi zukua: 1.
  • Zuringoa: 3 .

PRESTAKETA[aldatu]

  • Zuritu fruta, bihotza kendu eta zati txikietan moztu.
  • Jarri ura, azukrea eta limoi zukuarekin egosten.
  • Fruta ongi egosita dagoenean, almibar pittin batekin birrindu.
  • Nahastu ondoren likido guztiarekin eta hozten utzi.
  • Beharrezkoa balitz, zuzendu baume gradua edo dentsitatea.
  • Sartu izozkiak egiteko gailuan eta utzi izozten. Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izotz makinan sartu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Izozkiak edo sorbeteak egiteko gailuan sartu aurretik 18-20ºBé dentsitatea izatea komeni da; hori lortuko ez bagenu, zuzendu daiteke, azukrea edo ura gehituz.
  • Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuk bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.