Sukaldaritza liburua/Errezetak/Salmorejoa
Itxura
SALMOREJOA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Tomate heldua: kg 1.
- Ogi mamia: 150 g.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gatza.
- Arrautza egosia: 1, zuritu eta dado txikitan.
- Urdai gazia: 100 g. dado txikitan.
PRESTAKETA
[aldatu]- Tomatea 4 zatitan moztu, eskuekin estutu eta salda iragazi haziak kentzeko.
- Irabiagailu baten ontzian jarri tomate zatituak, bere salda, ogi mamia, baratxuria eta gatzarekin.
- Piztu irabiagailua eta utzi ongi birrintzen.
- Irabiagailua martxan dagoela olioa gehitzen joan osagai guztiak ongi bateratzeko. Ondu
- Katiluetan zerbitzatuko dugu, urdaiazpikoa eta arrautza gogortua gainean jarriz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Derrigorrezkoa da tomateak helduak izatea.