Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tabbuleh entsalada
Itxura
TABBULEH ENTSALADA
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Bulgur egosia: 400 g.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Limoi: 3-ren zukua eta 1-en azal hori birrindua.
- Gatza.
- Menda: Hosto batzuk lerrotan.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Tipulin hostoa: Ale batzuk xehatu.
- Letxuga mota desberdinak: 2 eskukada, garbitu, lehortu eta zatituak.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Pertz batean bulgurra, oliba olioa, gatza, limoi zukua eta limoi azalarekin nahasiko dugu. Bere horretan 30 minutuz eduki.
- Denbora hau pasatutakoan, menda, perrexila eta tipulin hostoa elkartu eta berriro ongi nahasi.
- Platera muntatzeko, uztai bat jarri erdian eta koilara batekin bulgurra zabaldu.
- Uztaiaren inguruan letxugak zabaldu ondoren kendu.
- Edertu tipulin hostoarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Bulgurraren ordez arroz oso egosia erabili dezakegu.
- Gogoratu letxugak beti azken momentuan ondu behar direla.
- Letxugak nahi izatera bulgurrarekin batera nahasi daiteke.