Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Zerealak

Wikibookstik
(Bulgurra(e)tik birzuzenduta)

Sukaldaritza Liburua


Zereal egosiak

[aldatu]

Normalean, zerealak egosi egiten dira, ohiko egoste teknika aplikatuz, baina lurrunetan ere egosten dira. Kuskusa, arroza.... Kasu batzuetan zereala egosi aurretik, txigortu ere egiten da, zerealari zapore gehiago emateko. Zereal gehienak irin bihurtu eta ogia edo tortillak egiteko erabil daitezke.

Zerealak egosteko denborak

[aldatu]

Ale motxeko arroz osoa edo integrala: 45-55 minutu. Espres eltzean 12-15 minutu.

Ale luzeko arroz osoa edo integrala: 35-40 minutu. Espres eltzean 12 minutu.

Arroz zuria: 15-20 minutu.

Artobeltza: 15 minutu.

Artatxikia: 20-25 minutu.

Artoa: 7 minutu.

Basa arroza: 50-60 minutu. Espres eltzean 18 minutu.

Bulgurra: 15 minutu.

Findutako garagarra : 30 minutu.

Garagarra: 2 ordu. Espres eltzean 30 minutu. Beratzen edukita, 12 orduz edukita, 20 minutuz.

Gari osoa: 2 ordu. Espres eltzean 35 minutu. Beratzen edukita, 12 orduz edukita, 20 minutuz.

Gari zatitua edo maluta: 20-25 minutu.

Kasha prestatzeko: 20 minutu.

Kinoa: 15-20 minutu.

Kuskus tradizionala lurrunetan: 115 minutu.

Kuskusa aurre egosia: 5 minutu.

Olo malutak: 5-10 minutu.

Olo osoa: 30-40 minutu.

Polenta: 15-20 minutu.

Zekale malutak: 10-15 minutu.

Zekale osoa: 2 ordu. Espres eltzean, 35 minutu. Beratzen edukita, 12 orduz edukita, 20 minutuz.

Arroz alea kozinatzeko moduak

[aldatu]

Arroz lehorra

[aldatu]

Denok ulertzeko paella, arrozak; lehorra geratu behar du baina zaporetsua.

Arroz saldatsua

[aldatu]

Likido gehiago gehituz arrozak bustiagoa gelditu beharko du.

Arroz krematsu edo melengak

[aldatu]

Risottoez ari gara, arroza maiz mugituko dugu eta amaieran gazta gehituko diogu.

Gari alearekin egindako prestaketa bereziak

[aldatu]

Kuskusa

[aldatu]

Jatorrian gari oso birrinduari deitzen zitzaion, ondoren lurrinetan egosi egiten zen. Gaur egun findutako gari gogor birrinduari esaten zaio; kasu gehienetan, aurrez egosita saltzen da eta azkar prestatzekoa da. Normalean, lurrin ontzi batean prestatzen da, behean barazki, haragi edo lekaleak gisatzen dira eta gainean, gari aleak egosi. Zerbitzatzeko garaian, ontzi berean aurkezten dira guztiak.

Kuskusa barazkiarekin

Bulgurra

[aldatu]

Jatorria Armenia edo Turkiako errezeta batean omen du. Ernamuindutako gari ale oso edo findua, saldu aurretik egosi, lehortu eta birrindua. Honexegatik kozinatzeko oso denbora gutxi beharko du. Entsaladan beste osagai batzuekin nahastua edo kus-kus moduan ere bai.

Errezetak

[aldatu]