Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tipula, mahats-pasa eta kanela kuskusa
Itxura
TIPULA, MAHASPASA ETA KANELA KUSKUSA
ERRAZIOAK: 6.
OSAGAIAK
[aldatu]- Kuskusa: 500 g.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Tipula: 3 lerrotan.
- Mahaspasa: 400 g.
- Kanela zotza: 1/2.
- Kanela hautsa: 15 g.
- Azukrea: 5 g.
- Barazki salda edo salda zuria: 1,5 l.
- Oilaskoa: 2 izter.
- Garbantzu egosia: 300 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kuskusa ur hotzetan garbitu, ongi iragazi eta erretilu edo maindire batean jarri.
- Olioa, ur eta gatz pitin bat gehitu eta bi eskuekin landuz askatu, utzi bere horretan 5 minutu.
- Kazola zabal batean jarri tipula olioarekin sueztitzen, tipula erdi eginik dugunean, gehitu, kanela hautsa, kanela zotza, azukrea, mahats-pasak eta salda pittin bat. Utzi su baxuan erregosten.
- Beste alde batetik eta lurruneko kazolaren azpi aldean, jarri oilaskoa izterra, garbantzua eta salda zuria, gain aldean berriz kuskusa.
- Egosi 20 minutuz, atera kuskusa ontzi zabalera edo maindirera eta ura, gatz eta olio pitin bat gehitu ondoren bi eskuaz landuz askatu.
- Beheko ontzitik berriz oilaskoa eta garbantzuak erretiratu.
- Eraman berriro kuskusa lurrun kazolara eta egosi bertan beste 45 minutu.
- Atera kuskusa berriro ontzi zabalera edo maindirera eta berriro ura, eta olioarekin askatu.
- Sartu berriro kazola azpian oilaskoa eta garbantzuak saldarekin eta gainean kuskusa eta egosi beste 15 minutu.
- Zerbitzatzeko jarri erdian kuskusa, honen gainean oilaskoa eta estali eta tipula erregosiarekin.
- Saldaren zati bat kuskusaren gainetik botatzen da eta beste zatia aparteko ontzi batean zerbitzatzen da bakoitzak bota diezaion.
AHOLKUAK
[aldatu]- Plater bakar moduan zerbitzatzen da.
- Kuskusa gari semola bat dugu.. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik etortzen dira. Honek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du.
- Semola guztiz gordina bada, are denbora gehiago beharko du egosteko.
- Kuskusa, ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere nahasi daiteke.