Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tako eta burritoen betegai begetala
Itxura
TAKO ETA BURRITOEN BETEGARRI BEGETALA
MAHAIKIDEAK: 4 burrito betetzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula:1 lerro erditan.
- Pipermorro gorria: 1/2 lerrotan.
- Piper berde italiarra: 1/2 lerrotan.
- Pipermin freskoa: Punta bat xerratua edo tabaskoa.
- Brokolia: 1/2, sorta txikietan eta galdarraztatua ( 2 minutu egosia).
- Barrengorri salteatua: 100 g.
- Ahuakatea: 2 .
- Gazta krema freskoa: 100g.
- Limoi zukua: 2.
- Gatza.
- Idiazabal gazta: Birrindua 100 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Lehenik olio pittin batekin tipula, piper berdea, gorria eta pipermin freskoa erregosi, gorritzen hasitakoan gehitu brokolia eta barrengorriak. Bajatu sua eta kozinatu 5 minutuz.
- Katilu batean ahuakate haragia, limoi zukua, gazta krema nahastu eta sardexka batekin ongi zapaldu.
- “Burritoa” muntatzeko, lehenik arto irin tortillaren erdian, ahuakate kremaren koilarakada bat jarriko dugu, gero barazkia eta azkenik gazta.
- Tortilla hau kontu handiarekin bilduko dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Brokolia zati sortatxo txikietan moztu, ez dadin handiegia geratu, beste barazkiekin alderatuz.