Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate entsalada
Itxura
TOMATE ETA BARATXURI ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Sagardo edo ardo ozpina: 20 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Gatza.
- Entsaladako tomate helduak: 4 edo 1 kg.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean nahasi oliba olioa, Jerezko ozpina eta baratxuria.
- Tomateak kontu handiarekin zuritu, erditik moztu xerratu.
- Zabaldu erretilu batean, jarri gainetik baratxuria eta ondu gatzarekin.
- Koilara baten laguntzaz, busti ozpin-olioarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Plater hau udan jatea komeni da, baratzeko tomateak garaian daudenean.
- Tomatea zuritu gabe ere presta dezakegu, nahiz eta zurituta finago geratzen den.
- Ez da zergaitik ozpin-olioa guzia erabili behar, ez dezagun gehiegi blaitu.