Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate entsalada hegaluzearekin
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Tomate entsalada hegaluzearekin
TOMATE ENTSALADA, HEGALUZEAREKIN

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Sagardo edo ardo ozpina: 20 ml.
- Gatza.
- Entsaladako tomate helduak: 4 edo 1 kg.
- Tipulina: 2 lerrotan.
- Hegaluze egosia: 300 g.
PRESTAKETAK[aldatu]
- Katilu batean nahasi oliba olioa eta Jerezko ozpina.
- Tomateak kontu handiarekin zuritu, erditik moztu eta xerratu edo zati handiagoetan moztu. Gustuen arabera.
- Zabaldu erretiluan tomatea eta gazitu.
- Jarri gainetik hegaluzea, eta tipulina ondoren.
- Koilara baten laguntzaz, busti ozpin-olioarekin.
AHOLKUAK[aldatu]
- Plater hau udan jatea komeni da, baratzeko tomateak garaian daudenean.
- Tomatea zuritu gabe ere presta dezakegu, nahiz eta zurituta finago geratzen den.
- Kontu izan ozpin-olioarekin gehiegi blaitu gabe.