Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tututxoak (Kanutiloak) kremaz beteak

Wikibookstik

TUTUTXOAK (KANUTILOAK) KREMAZ BETERIK

Tututxoak pastel eta chantilly kremaz beteak

MAHAIKIDEAK: 20 tututxo inguru.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olioa: 200 ml.
  • Esnea: 200 ml.
  • Irin ahula: 370 g. bahetu.
  • Azukrea: 20 g.
  • Gatz fina: Pitin bat.
  • Ekilore olioa: Frijitzeko.
  • Pastel krema: 500 ml.
  • Azukre hautsa: 200 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Katilu batean olioa,  esnea, irina, gatza eta azukrea nahastu, bola bat osatuz. Bustitako trapu batekin estali eta 15 minutuz eduki.
  • Arrabola baten laguntzaz,  orea zabaldu, oso fin utzi arte.
  • Pasta mozteko gailuarekin lehenik 25x24 cm.-tako karratu bat egin. Ondoren 2x25 cm.-ko tirak moztu.
  • Tira hauekin metalezko moldeetan kanutoak osatu. Olioa oparo duen zartagin batean tututxoak  frijitu kolorea emanez.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta hoztu ondoren kontu handiarekin metalezko moldeetatik banandu.
  • Kremaz beteriko mahuka baten laguntzaz tututxoak bete.
  • Amaitzeko glas azukrea zabalduko dugu gainetik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Frijitu ordez labean ere egin daitezke.
  • Hostore pasta ere erabil daiteke tututxoak osatzeko. Kasu honetan labean eginez.