Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txekor masailak saltsan

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Txekor masailak saltsan[1]

Osagaiak

[aldatu]


Pausoak

[aldatu]

Lapiko zabal bat sutan ipini, eta, ongi berotuta dagoenean, bertan txekor masailak frijitu, olio zorrotada batekin. Gatza eta piper hautsa gehitu. Bitartean, barazki guztiak zuritu, garbitu, eta pusketa txikietan moztu.

Txekor masailak ongi gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapiko horretara gehitu, eta su erdian barazkiak ere gorritu arte eduki. Gutxi gorabehera, hamabost bat minutuz.

Basokada porto eta ardo beltz gehitu. Beste ordu erdi irakiten eduki, eta ura gehitu, masailak estali arte. Beste 50 bat minutuz irakin; oraingoan, su motelean.

Epeltzen utzi, eta txekor masailak beste lapiko batera pasatu. Irabiagailu eta txinoaren laguntzaz, saltsa pasatu eta masailen lapikora bota. Guztia 10 bat minutuz irakin, eta jateko prest dago.

Masailak xafletan moztu nahi baditugu, haragia hozten utzi behar da, beroa dagoenean moztuz gero puskatu egingo baitira.

Erreferentziak

[aldatu]