Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirla risottoa
Itxura
TXIRLA RISOTTOA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina: 50 g.
- Oliba olio birjina: Zurrusta 1.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Xehatu.
- Arroz borobila edo japoniar erakoa: 320 g uretan garbitua zikinak kentzeko.
- Salda zuria, edo ura: 650 ml.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Txirla: 24.
- Idiazabal gazta birrindua: 50 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola zabal batean oliba olioa eta gurina tipularekin sutan jarri.
- Gorritzen hasitakoan gehitu baratxuria.
- Utzi minutu pare bat su ertainean hau ere kozinatzen eta arroza gehitu.
- Hasi poliki poliki salda beroa gehitzen, koilara batekin arroza mugituz.
- Salda guztia gehitu, tarteka koilararekin nahasiz.
- 10 minutu inguru irakin duenean , kazola bat ardo zuriarekin sutan jarri, eta bertan txirlak sartu, tapatu eta itsaskiak ireki bitartean eduki.
- Txirlak irekitakoan salda iragazi eta nahastu arrozarekin.
- Arrozak 15 minutu irakindakoan, sutatik atera.
- Sutatik kanpo, perrexila eta gazta birrindua gehitu eta azken aldiz jan aurretik. Txirlak albotan zerbitzatuko ditugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ohikoa da gaztarekin batera esne gain harrotu pitin bat gehitzea amaieran.
- Risottoa egiteko arrozari tarteka eragin behar zaio, baina ez uneoro.
- Gogoratu arroza saldarekin gazitu behar dela.
- Ilar edo saltsa berdea plater honen hornigai bikaina izan daiteke.