Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxarroa labean
Itxura
TXITXARROA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 2 .
OSAGAIAK
[aldatu]- Txitxarroa: 1, 800 g. ingurukoa, garbitua.
- Gatza.
- Oliba olio birjina. 80 ml.
- Ozpina: Zurrusta motz 1.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Lehenik, labea 210Cº tan jarri.
- Txitxarroa gatzatu eta olio pittin batekin margotu. Erretilu batean labera sartu eta 15 bat minutuan erre.
- Burua puskatzen hasia dela ikusten dugunean, labetik atera. Isatsetik hasita, labana baten laguntzaz erditik zabaldu.
- Bizkar hezurra erretiratu.
- Gainetik, lehenik, ozpina eta perrexila bota; ondoren, baratxuri eta piperminarekin eginiko olio errea zabaldu.
- Erretiluaren azpialdean dugun salda berriro zartaginean bildu eta sutatik kanpo ongi bateratu, ondoren arrainaren gainetik zabaldu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Perrexila botatzea aukerakoa izango da. Sukaldari ugarik ez dio botatzen.
- Patata panadera, patata egosia edo patata erregosia erabil dezakegu hornigai moduan.