Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxarroa plantxan piper erre, tipula eta gari zainzuriekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Pausoak[aldatu]

1. Lehenik, piperrada prestatzen hasiko gara. Horretarako, moztu pipermorroa eta tipula juliana eran, eta lapiko batean, olio zurrusta eta gatz pitin batekin, su motelean erregosi, 30 minutuz.

2. Ez estali lapikoa taparekin, horrela lurruna kanporatu egingo da, eta horrek barazkiei zapore eta kolore biziagoak mantentzen lagunduko die.

3. Lapiko batean, ura irakiten ipini gatz pittin batekin, eta gari zainzuriak bost bat minutuz egosi.

4. Jarraian, ur hotzean sartu, eta gorde.

5. Txitxarroa bi xerratan moztu, eta erdiko hezurrak kendu.

6. Xerra bakoitzari dituen hezurtxoak poliki-poliki eta ongi kendu, horrela ahalik eta garbiena uzteko. Xerra bakoitza 6 zatitan moztu.

7. Zartagin bat su bizian berotzen jarri, oliorik bota gabe. Ondo beroa dagoenean, txitxarro xerra txikiak jarri, azala zartagin aldera daudela; gatz pitin bat eta olio pixka bat gainetik bota.

8. Ukitu gabe, pare bat minutuz eduki, azala gorritu arte.

9. Ondoren, buelta eman, eta prestatu ditugun piperrak, gari zainzuri eta tipula gainean jarriko ditugu.

10. Beste oliba olio zurrusta bat bota, baita ozpin pixka bat ere.

11. Sua itzali, tapa batekin estali, eta pare bat minutuz utzi bertan, arraina barazkiekin gozatu dadin, sua itzalirik.

12. Zerbitzatzeko, plater bakoitzean hiru bat txitxarro puska jarri, eta barazkia gainetik gehitu.


Erreferentziak[aldatu]