Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate cakea

Wikibookstik

TXOKOLATE CAKEA

MAHAIKIDEAK: 6.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Irina eta gurina moldea estaltzeko.
  • Txokolate estalki beltza: 200 g.
  • Gurina: 135 g.
  • Legamia: 5 g.
  • Irin ahula : 75 bahetu g.
  • Azukrea: 175 g.
  • Arrautzak: 5.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Labea 170ºC-tan piztu. Etxeko labean jarri, azpian ontzitxo bat ur pitin batekin.
  • Moldea gurinez eta irinez estali.
  • Txokolatea maria bainuan gurinarekin batera urtu. Kontuz urak ez dezala inoiz irakin.
  • Beste aldetik, eta pertz edo katilu batean arrautzak hagatxoarekin irabiatu ongi zuritu arte.
  • Irina eta legamia kontu handiz nahasiko ditugu, hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean. Ez irabiatu.
  • Jarraian txokolate urtua modu berean gehituko dugu.
  • Moldean kontu handiarekin jarri, eta labera.
  • Moldearen arabera, 40-50 minutu inguru beharko ditu. Labetik atera aurretik, zotza sartu erdian. Egina balego, garbia aterako litzake.
  • Behin eginik dugunean, hozten utzi eta moldetik atera.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gainetik txokolatearekin estal liteke. Horretarako txokolate eta esne gain kantitate berdina elkarrekin urtu beharko dugu.