Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate izozkia
Itxura
TXOKOLATE IZOZKIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 500 ml.
- Esne-gaina : 500 ml.
- Azukrea: 150 g.
- Gorringoak: 8.
- Txokolate estalki beltza: 200 g.
- Txokolate txirbila: 50 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irakin esnea eta esne-gaina.
- Pertz batean gorringoak azukrearekin irabiatu.
- Nahastu esnekia gorringoarekin.
- Maria bainuan jarri eta hagatxoa erabiliz nahasteari ez utzi.
- Horrela edukiko dugu nahasketak 83ºC izan arte ( esnekia lurrintzen hasi edo pitin bat loditzen ikusi arte).
- Momentu horretan pertza Maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraitu txokolate estalkia gehitzen diogun bitartean.
- Disolbatu ongi txokolatea natilla honetan, eta utzi hozten.
- Hotza dagoenean, izozkia egiteko makinan sartu eta han gogortzen hasitakoan, txokolate txirbila gehitu.
- Izozkiak guk lortu nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan mantendu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
- Termometrorik izan ezean, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; hori ikusitakoan, atera pertza Maria bainutik.
- Txokolate estalki mota desberdinekin prestatzea badago.
- Maria bainuko urak ez du inoiz irakin behar.