Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate moussea
Itxura
TXOKOLATE MOUSSEA
MAHAIKIDEAK: 6-8
OSAGAIAK
[aldatu]- Txokolate estalki beltza : 200 g.
- Gurina: 125 g. pomada-puntuan.
- Glas azukrea: 150 g.
- Gorringoa: 6.
- Zuringoa: 6.
- Kafe disolbagarria: zorro 1.
PRESTAKETA
[aldatu]- Txokolate estalkia katilu batean maria bainuan urtu.
- Txokolate horri gurina poliki-poliki gehitu, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
- Kafea gehitu eta ongi nahasi.
- Gorringoak azukrearekin harrotu edo zuritu.
- Zuringoak hirugarren katilu batean azukrerik gabe harrotu.
- Txokolatea 40ºC inguru dugunean, lehenik zuringoa nahastu, ondoren gorringoa.
- Nahasi osagai guztiak kontu handiarekin eta ontzietara atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gogoratu maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.
- Gorringoak harrotzeko txokolatea urtzeko erabili dugun maria bainua aprobetxa dezakegu. Gorringoak berotuta, hobeto eta azkarrago harrotzen dira