Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate muselina

Wikibookstik
Txokolate muselina

TXOKOLATE MUSELINA

MAHAIKIDEAK: 5

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • 8 zentimetroko uztai batzuk gurin eta azukre hautsarekin estali.
  • Gozogintzako pertz batean txokolatea eta gurina jarri, eta maria bainuan urtu.
  • Beste pertz baten, arrautzak eta azukrea irabiatu bere bolumena hirukoiztu arte.
  • Hirugarren pertz batean berriz, zuringoak eta azukrea irabiatu, guztiz altxatu arte.
  • Nahastu txokolatearekin lehenik arrautza harrotua, eta ondoren, zuringoa.
  • Kontu handiarekin eman pauso hau, inoiz ez irabiatu eta helburua harrotutako osagaiak ahalik eta gutxien jaistea izango da.
  • Bete uztaiak, jarri gainetik hurrak, eta sartu labera.
  • Egosi 15 minutu inguru, uztaia kendu eta beroa zerbitzatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Osagaiak bateratzeko garaian garrantzizkoa da inoiz ez irabiatzea baizik eta nahastea.
  • Ez da coulant bat, bizkotxo moduko hau hezea atera behar da, baina ez likidoa.
  • Txokolatearen ordez, bestelako zapore motak ematea izango dugu muselinari.