Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia baratxuritan
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Untxia baratxuritan
UNTXIA BARATXURITAN

Untxia errea, patata pure eta haragi saltsarekin MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Untxia: 1, zati txikietan.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Irina: Untxia estaltzeko.
- Oliba olio birjina: 200 ml.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Salda zuria edo [[barazki salda] edo ura.
PRESTAKETAK[aldatu]
- Untxia ondo garbitu, eta zati txikietan moztu.
- Gatz eta piperbeltzarekin ondu ondoren, irinetan pasa.
- Zartagin batean jarri olioa, eta su bizian frijitu alde guztietatik untxia eta erretiratu erretilu batera.
- Untxia frijitutako zartaginetik kendu olioaren zatirik handia pitin bat utziz.
- Gehitu olio horri baratxuria eta perrexila. Baratxuria kolorea hartzen hasi aurretik, untxia nahastu eta busti ardo zuriarekin; murriztutakoan, berriz saldarekin.
- Irakinaldi bat eman, ondu eta zerbitzatu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Baratxuri xehatuarekin olio berotan lan egiten denean, beti oso gainean egon behar da erre ez dadin.
- Untxia salda eta ardo zuria gehitu gabe ere amaitu dezakegu; hartara, untxiaren azala txigortuagoa geratuko da.