Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia parrilan errea
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Untxia parrilan
UNTXIA PARRILAN ERREA

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Untxia: 1.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Gatza.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Aliolia: Aukeran.
PRESTAKETAK[aldatu]
- Lehenik parrila piztu, hagak ongi berotu eta paperarekin igurtziz garbitu.
- Untxiari burua kendu, uretan pasa eta lehortu.
- Labana baten laguntzaz, erditik ongi zabaldu.
- Untxia oliotan igurtzi lehenik, eta gatzarekin ondu ondoren.
- Ikatza gori-gori dagoenean, eta tripa beherantz duela, jarri untxia parrilan.
- Eduki minutu batzuetan, eta goiko aldea pittin bat zuritzen hasten denean, eman buelta.
- Bitarte horretan katilu batean nahastu olioa, baratxuria eta perrexila.
- Eduki alde horretatik ere minutu batzuetan, haragia egin eta kurruskari geratu arte.
- Untxia parrilatik atera, ohol batera pasa eta 4 zatitan moztu.
- Igurtzi baratxuri eta perrexila nahasketarekin, edo alioli pitin batekin lagunduz zerbitzatu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Patata frijituak, patata gorrituak, patata panaderak entsaladak edo barazkiak erabil litezke hornigai moduan.
- Untxia gehiegi eginez gero, erraz lehortzen da eta baratxuriak erretzeko arriskua dugu.
- Aliolia erabiliz gero, baratxuri, perrexil eta olio nahasketaren ordez erabiliko genuke.