Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia saltsan
Itxura
UNTXIA SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Untxia: 1, zati txikietan moztua.
- Gatza.
- Irina: Untxia estaltzeko.
- Oliba olio birjina: 200 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1, dadotan.
- Azenarioa: 2, dadotan.
- Porrua: 1/2 dadotan.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Barazki salda, salda zuria edo ura. 400 ml.
- Patatak: : 400 g. dado handietan, gorrituak edo egosiak.
- Barrengorri salteatu edo ziza hori salteatu: 100 g.
- Ilar egosiak: 100 g.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Moztu untxia zati txikietan, gazitu eta irinetan pasa.
- Kazola zabal batean jarri olioa sutan, bero dagoenean frijitu untxia zati txikietan, erretiratu eta gorde.
- Kendu kazola horri olioaren gehiena, eta jarri bertan barazkiak erregosten su motelean.
- Barazkiak gorriturik daudenean, gehitu untxia.
- Busti lehenik ardo zuriarekin, eta hau murriztutakoan, saldarekin.
- Egosi untxia bigundu arte 20 bat minutuz.
- Erretiratu kazolatik haragia, eta pasa barazkiak lehenik irabiagailu batetik, eta iragazkitik ondoren.
- Elkartu saltsa untxiarekin, gehitu patatak, ilarrak eta perretxikoak eta batera minutu batzuetan irakin ondoren, ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan untxia gehiegi egin ez dadin, lehortu eta desegiteko arriskua baitu.