Sukaldaritza liburua/Errezetak/Vichyssoise krema
Itxura
VICHYSSOISE KREMA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina. 50 g.
- Tipula: 1 dadotan.
- Porrua: 4 dadotan
- Salda zuria: 500 ml.
- Patata: 2 dadotan.
- Esne gaina: 200 ml.
- Esnea: 200 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean jarri gurina tipularekin su motelean.
- Tipula gardena dagoenean, gehitu patatak eta porruak.
- Busti saldarekin estaltzeraino eta egosi 25 minutuz, salda murriztu arte.
- Gehitu esne gaina eta esnea, eta irakinaldi motz bat eman.
- Pasa irabiagailutik lehenik, eta txinotik ondoren krema fin eta arin bat lortuz.
- Ondu eta utzi hozten. Epeldutakoan, sartu hozkailura.
- Guztiz hotza dagoenean zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Katilu batean hotz zerbitzatzen da.
- Porruaren zati berdea xehatua edo porru frijitua erabil dezakegu edertzeko.
- Esne gaina duenez, ez da gomendagarria egun askotan gordetzea erraz galtzen baita.