Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri frijituak, ziazerba kremarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Zainzuri frijituak, ziazerba kremarekin[1]

Osagaiak[aldatu]

Pausoak[aldatu]

Ziazerba krema prestatzen hasiko gara lehenik. Horretarako, lapiko batean esne eta esne gaina sutan berotzen jarri. Tipulina lau pusketatan moztu eta lapikora bota.

Patatak zuritu, eta horiek ere pusketa handietan moztuta lapikora gehitu. Gatz eta piper hauts pittin bat gehitu. Ur pixka bat bota, eta ordu erdiz irakin, su ertainean.

Bitartean, ziazerbak garbitu. Ordu erdia igaro ostean, ziazerbak lapikora gehitu. Beste 15 minutuz irakiten eduki. Sua itzali, oliba olio zorrotada on bat bota, eta irabiagailuan pasatu, krema goxo bat lortu arte.

Kontserbatik zainzuriak atera, eta ur soberakina ondo kendu. Ondoren irinetik pasatu, eta jarraian, arrautzatik. Zartagin batean oliba olioa jarri, eta, beroa dagoenean, bertan frijitu minutu batez alde bakoitzetik. Ateratzerakoan, sukaldeko paperez estalitako platerean jarri. Olio soberakina kendu ondoren, erretilu baten erdian kokatu. Bukatzeko, gainetik bustiko ditugu ziazerba kremaz.

Erreferentziak[aldatu]