Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuriak plantxan
Itxura
ZAINZURIAK PLANTXAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Zainzuriak: 24 lodi.
- Maldon gatza.
- Azukrea.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zainzuriak ongi garbitu eta zurigailuarekin kanpoko azal gogorra kendu.
- Jarraian, labanaren laguntzaz, zainzurien azpialdeko zuntz zati gogorra moztu.
- Seina zainzuriko 4 sorta osatu, eta hari batekin lotu.
- Jarri kazola zabal bat sutan gatz eta azukre pittin batekin.
- Murgildu bertan zainzuriak, eta egosi 8 minutuz, zainzuriaren loditasunaren arabera.
- Bitsadera batekin atera zainzuriak erretilu batera, haria moztu eta zabaldu.
- Olio pitin batekin plantxa bero batean zainzuriak bi aldetatik gorritu.
- Plater batean jarri eta maldon gatza, onddo edo barrengorri xafla gordinak eta oliba olioa gehitu gainetik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Zainzuriak, sortak osatu gabe ere, egos daitezke.
- Ozpin-olioa, maionesa saltsa edo bestelako saltsak ere erabil litezke hornigai moduan.