Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]


  • Itsas zapo bat.
  • Kuia txiki bat.
  • 200 g txanpiñoi.
  • Hiru baratxuri ale.
  • Cherri motako zortzi tomate.
  • Gatza.
  • Oliba olioa.
  • Ozpina.
  • Perrexil.
  • Brotxetak egiteko lau makil.


Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, zapoa garbitu, eta hezurra kenduko diogu. Behin hori eginda, lau zatitan banatu dugu; eta, gero, zati bakoitza beste lau zatitan moztuko dugu.

2 Kuia txikia ere lau zatitan banatu, eta, ondoren, zapoaren tamaina bertsuko hainbat zatitan moztu.

3 Txanpiñoi bakoitza erditik edo hiru zatitan moztu, tamainaren arabera. Jarraian, frijitu aurretik, brotxetak osatuko ditugu, ondoren azalduko den moduan.

4 Lehenik, txanpiñoia jarri; ondoren, zapoa; eta, gero, kuia txikia. Horrela hiru aldiz egin makil bakoitzean.

5 Tomateak garbitu, eta erditik moztu.

6 Zartagin batean oliba olio zurrusta bat bota, eta gehitu baratxuri aleak. Gorritzean, tomateak gehitu, frijitu eta ontzi batera atera.

7 Ontzira, ozpin pixka bat, gatza eta oliba olio zurrusta bat bota, baita perrexil xehatua ere.

8 Brotxetak frijitzeko, zartagin zabal bat edo plantxa erabiliko dugu. Garrantzitsuena ondo-ondo berotzea da. Beraz, oso beroa dagoenean, brotxetak jarri, gatza eta olio zurrusta gehitu, eta hiru bat minutuz eduki alde bakoitzetik.

9 Ondoren, erretilu batera atera, eta tomate oliozpinez ongi busti. On egin.

Erreferentziak[aldatu]

[[Kategoria:Onddoak]]