Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Pastaniscas de bacalhau
Itxura
PATANISCAS DE BACALHAU
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
- Bakailao gezatua: 200 g.
- Arrautza: 1.
- Irina: 165 g.
- Ura: 200 ml.
- Gatza.
- Intxaur muskatu birrindua.
- Perrexila: Eskukada txiki 1 xehatua.
- Piperbeltza.
- Olioa frijitzeko: 2 ml.
PRESTAKETA
- Kazola batean jarri bakailaoa urez estalita gatzarekin sutan. Irakiten hasitakoan itzali eta bere horretan utzi.
- Epeldutakoan azala eta hezurrak kendu eta haragia eskuekin desegin.
- Pertz batean jarri arrautza eta hagatxoaren laguntzaz nahasi, jarraian gehitu irina hau ere nahasiz eta ondoren berdina egin urarekin.
- Jarri puntuan gatza, intxaur muskatua, perrexila eta piperbeltzarekin.
- Jarri zartagin bat sutan bi behatz oliorekin.
- Bero dagoenean eta koilara baten laguntzaz orea bertaratu eta frijitu bi aldeetatik kolorea hartu arte.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batean batera atera.
- Bere horretan entsaladarekin, arrozarekin edo txitxarro txiki frijituekin zerbitzatu daiteke.