Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Itsas zapo bat.
- Kuia txiki bat.
- 200 g txanpiñoi.
- Hiru baratxuri ale.
- Cherri motako zortzi tomate.
- Gatza.
- Oliba olioa.
- Ozpina.
- Perrexil.
- Brotxetak egiteko lau makil.
Pausoak
[aldatu]1 Lehenik, zapoa garbitu, eta hezurra kenduko diogu. Behin hori eginda, lau zatitan banatu dugu; eta, gero, zati bakoitza beste lau zatitan moztuko dugu.
2 Kuia txikia ere lau zatitan banatu, eta, ondoren, zapoaren tamaina bertsuko hainbat zatitan moztu.
3 Txanpiñoi bakoitza erditik edo hiru zatitan moztu, tamainaren arabera. Jarraian, frijitu aurretik, brotxetak osatuko ditugu, ondoren azalduko den moduan.
4 Lehenik, txanpiñoia jarri; ondoren, zapoa; eta, gero, kuia txikia. Horrela hiru aldiz egin makil bakoitzean.
5 Tomateak garbitu, eta erditik moztu.
6 Zartagin batean oliba olio zurrusta bat bota, eta gehitu baratxuri aleak. Gorritzean, tomateak gehitu, frijitu eta ontzi batera atera.
7 Ontzira, ozpin pixka bat, gatza eta oliba olio zurrusta bat bota, baita perrexil xehatua ere.
8 Brotxetak frijitzeko, zartagin zabal bat edo plantxa erabiliko dugu. Garrantzitsuena ondo-ondo berotzea da. Beraz, oso beroa dagoenean, brotxetak jarri, gatza eta olio zurrusta gehitu, eta hiru bat minutuz eduki alde bakoitzetik.
9 Ondoren, erretilu batera atera, eta tomate oliozpinez ongi busti. On egin.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/5
[[Kategoria:Onddoak]]