Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Marinatuak

Wikibookstik
< Sukaldaritza liburua‎ | Prestaketak(Marinatua(e)tik birzuzenduta)
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Lime spider02.jpg

Sukaldaritza Liburua

Lime spider02.jpg


Marinatua adobo likidoago bat bezala defini dezakegu. Osagai gordin bat, prestaketa usaintsu likido batean ( ardoa, ozpina, limoia, barazkia, espeziak, olioak, azukrea...) denbora batez murgilduta edukitzeri esaten zaio.

Marinatuen helburuak[aldatu]

  1. Osagai nagusiaren zapore gogorrak leuntzea.
  2. Osagai nagusiak lurrinak eta zaporeak hartzea.
  3. Osagai nagusia biguntzea.
  4. Osagai nagusiaren kontserbazioa luzatzea.

Marinatu daitezkeen osagaiak[aldatu]

Mota guztietako haragiak, baina bereziki ehizakoak, arrainak, barazkiak, itsaskiak ere marina daitezke. Basurdea, oreina, erbia, untxia, txerrikiak, behikiak, arkumea, hegalaburra, izokina....

Marinatuak prestatzeko erabiltzen ditugun osagaiak[aldatu]

Olioa, ozpina edo limoia, barazki eta belar usaintsuak, espeziak, likoreak, ardoak....

Marinatu motak[aldatu]

Marinatu gordinak[aldatu]

Marinatua prestatzeko erabiltzen diren osagaiak, (barazkiak zatitu egiten dira) gordinik nahasten dira. Bertan murgiltzen da osagai nagusia eta nahi den denboran hozkailuan beratzen edukitzen da. Osagai nagusia erretiratu, lehortu ondoren kozinatzen da edo bere horretan nahiko gordinik jaten da. Nahi izanez gero, marinatua prestatzeko erabili ditugun osagaiak aprobetxa daitezke.

Marinatu erregosia[aldatu]

Marinatua prestatzeko erabiltzen diren barazkiak sueztitu egiten dira. Barazki hauek busti eta elkarrekin egosten dira. Bertan murgiltzen da osagai nagusia eta nahi den denboran hozkailuan beratzen edukitzen dira. Osagai nagusia erretiratu, lehortu eta ondoren kozinatzen da. Barazkiak, nahi izatera, aprobetxa daitezke saltsa prestatzeko.

Marinatuak non gorde[aldatu]

Kontuan izan marinatuak beti hozkailuan gorde behar direla eta erabiltzen diren ontziek gogorrak izan beharko dutela elementu azidoak jasateko.

Marinatzeko denborak[aldatu]

Oso gogorra den basurde bat edo biguna den arrain bat marina dezakegu. Denborak ez dira berdinak izango, Biguntzeko helburua dugun osagai gogorretan 48 ordu ere eduki dezakegu, aldiz, biguna den arrain edo barazkia denbora gutxiagoan edukiko dugu.

Errezetak[aldatu]