Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa arrautzaztatua
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa arrautzeztatua(e)tik birzuzenduta)
ANTXOA ARRAUTZAZTATUA
Mahaikideak: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Antxoa: 1 kg.
- Gatza.
- Irina: 200 g.
- Arrautza: 2.
- Ekilore olioa: 400 ml.
- Baratxuria: 4 zuritu eta zanpatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Antxoei behatzekin burua, bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Lehenik irinetan pasa eta ondoren arrautzetan.
- Zartagin bat su erdian jarri ekilore olioa eta baratxuriarekin.
- Hauek kolorea hartutakoan, erretiratu.
- Antxoak frijitu bi aldetatik.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Antxoak ez frijitu gehiegi bestela erraz lehortzen bai dira.
- Antxoak frijitzen ditugun heinean olioa zikina dagoela nabaritzen badugu iragazi.
- Lerrotan edo osorik Pikillo piper erregosia hornigai bikaina izan daiteke.