Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa marinatu entsalada
Itxura
ANTXOA MARINATUAREN ENTSALADA
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipulina: 1/2 xehatu.
- Piper berde italiarra: 1/4 xehatu.
- Pikillo piperra: 1 xehatu.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Entsaladetako letxuga eta hosto desberdinak : 2 eskukada, garbitu lehortu eta eskuekin moztua.
- Tomate cherrya: erdibitu.
- Antxoa marinatua: 16.
- Patata egosia: 2, zuritu eta xerra finetan.
- Tipula marmelada konfitatua: 100 g.
- Tipulin hostoa: 8 xehatu.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean nahastu oliba olioa, tipulina, piper berdea, pikillo piperra, gatza eta piper hautsa.
- Pertz batean letxuga, cherry entsalada eta tipula marmelada nahasi ozpin-olioarekin, maneatu esku garbiarekin kontu handiz.
- Entsalada muntatzeko, plater erdian uztai txiki bat jarri eta horren barruan patata xerrak.
- Inguratu letxuga, cherry tomatearekin eta tipula marmeladarekin.
- Amaitzeko zabaldu gainetik antxoa marinatuak.
- Edertu tipulin hosto batzuekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. * Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.