Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrai zabala saltsa berdean
Itxura
ARRAI ZABALA SALTSA BERDEAN PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Patata egosia: 2 , zuritua eta xerretan edo "panaderan".
- Arrai zabala: 1 kg. azalik gabe garbitua.
- Irina: Arraia estaltzeko.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Arrai salda edo ura: 250 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Oliba olioa kazola zabal batean su baxuan tipularekin jarri.
- Tipula erdi eginik dagoenean baratxuria eta perrexilaren erdia gehitu.
- Pitin bat sueztitu ondoren, patata egosia, kazolaren azpialdean jarri eta irinetan pasatutako arraia gainean jarri.
- Ardo zuriarekin lehenik eta saldarekin ondoren busti.
- Su baxuan 3-4 minutu egosi, kazola poliki-poliki mugituz.
- Amaitzeko perrexilaren beste erdia jarri gainetik eta gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi izatera patatak gordin daudenean xerratu eta saltsa berdean egosi daitezke arraia gehitu aurretik.
- Errezeta honi, txirlak, muskuilu ilarrak, zainzuri puntak, arrautza egosiak.... gehitzerik dago.
- Kontu eduki arrai zabalak oso freskoa izan behar duela, bestela amoniako edo txiza moduko lurrin bat eduki bai dezake.
- Egosteko garaian ere kontu handia eduki gehiegi lehortu ez dadin.