Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azalore arrautzaztatua
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza lore arrautzeztatua(e)tik birzuzenduta)
AZALORE ARRAUTZAZTATUA
HORNIGAIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Aza lore egosia: 1 sailetan.
- Gatza.
- Irina eta arrautza: Arrautzaztatu ahal izateko adina.
- Ekilore olioa edo oliba olioa: 400 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Muturzorrotza erabiliz garbitu azalorea kanpoaldetik, ondoren moztu sail txikietan.
- Garbitu ur hotzean.
- Ura irakiten hasitakoan, gehitu azalorea eta 16-18 minutuz egosi.
- Puntazorrotza ziztatuz biguna dagoenean ikusi, horrela dagoenean (kontuan hartu gero frijitu egingo dugula) bertatik atera bitsadera baten laguntzaz.
- Ur hotzetan barazkiaren irakinaldia moztu.
- Irinarekin lehenik eta arrautza irabiatuarekin ondoren estali azal orea eta olio berotan frijitu.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu handia izan gehiegi egosi gabe, azalorea erraz desegiten baita.
- Kazolatik erretiratzeko garaian, bitsadera erabili eta inoiz ez irauli.
- Alioli edo maionesarekin zerbitza daiteke.
- Beste barazki plateren hornigai moduan erabil daiteke.