Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azalore egosia

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

AZALORE EGOSIA

Aza lorea bexamelaz eta olio erreaz.jpg

OSAGAIAK[aldatu]

  • Azalorea: Garbitua, bihotza kendua eta sailetan.
  • Gatza.
  • Ura.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Jarri ur ugari gatzarekin sutan.
  • Irakiten hasitakoan gehitu azalorea poliki poliki urak irakina gal ez dezan.
  • 15-18 minutuz egosi. Ondoren zertarako erabiliko dugunaren baitan.
  • Bitsadera batekin erretiratu azal lorea eta hoztu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Kontu izan aza lorea bitsadearekin erretiratzean, erraz puskatzen bai da.
  • Azalore egosia bexamelaz, menestran, panatxean, frijitua....prestatzeko balioko digu.
  • Barazkiak ingeles-erara egosi ditzakegu alegia, puntuan ditugunean hoztutzen, beste aukera, denbora gutxiago egostea da eta ondoren bere ur beroan hozten ustea, baina kontuz erraza da gehiegi egitea eta.