Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki budina
Itxura
BARAZKI BUDINA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Azenario egosia: 2, osoa egosi, hoztu eta karratu luzetan.
- Leka egosia : 200 g. Puntak eta hariak kendu eta osoak egosi eta hoztuak.
- Aza lore egosia edo brokolia: 150 g. sail txikitan egosi eta hoztuak.
- Zerba egosia: 200 g. Zurtoin.
- Esne-gain: 500 ml.
- Arrautzak: 6 .
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Arrautza, ogi birrindua moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Budinaren moldea gurinez eta ogi birrinduaz estali.
- Labea 160Cº-tan piztuko dugu.
- Ontzi batean arrautzak, esne-gain eta zerbaren hostoak ongi xukaturik jarri eta birringailu elektrikoarekin desegin. Gatz eta piperbeltzarekin ondu.
- Likido horrekin moldearen bi zentimetro estali eta azenario geruza bat jarri aldez alde, ondoren berriro likidoa gehitu eta zerba zurtoinak, likidoa eta lekak, likidoa eta azalorea eta azkenik, likido berdinarekin estali.
- Moldea beterik, paper herdoilezinarekin estali eta maria bainuan labera sartu.
- 40-50 minutu inguruan egosi, txotxarekin edo muturzorrotzarekin egina dagoen ziurtatu.
- Hozten utzi eta moldetik atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Txotxa edo puntazorrotza moldean sartu eta garbia ateratzen bada, egina dagoela esan nahiko du.
- Errezeta hau edozein barazkirekin egin dezakegu.
- Ozpin olio bat edo barazki saltsaren bat eraman dezake laguntzen.