Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki estrudela

Wikibookstik

BARAZKI ESTRUDELA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

Orea egiteko

Betegaia egiteko

PRESTAKETA

[aldatu]

Orearen prestaketa

  • Bota irina eta gatza pertz batean eta sumendi bat osatu.
  • Jarri erdian gorringoa, olioa, gatza.
  • Hasi gehitzen ura eta eskuekin nahasten joan, oratu pazientziarekin ore bigun eta leun bat burutu arte.
  • Estali zapi busti batekin eta utzi bere horretan ordubete.

Betegaiaren prestaketa

  • Jarri zartagin bat olioa eta baratxuriarekin sutan.
  • Kolorea hartzen hasitakoan gehitu, tipula, porrua eta azenarioa, su bizian salteatu.
  • Kolore gorrizka hartzen hasitakoan gehitu, alberjinia, kuiatxoa eta barrengorria. Utzi ongi salteatzen eta ondu.
  • Sutatik kanpo arrautzak irabiatu eta esne-gainarekin nahasi ondoren, barazkiekin elkartu. Ondu.

Prestaketa amaitzeko

  • Estali erretilu bat labeko paperarekin.
  • Arrabolarekin zabaldu orea 20x20 cm-tako zatietan.
  • Margotu gurin urtuarekin eta minutu batzuetan utzi.
  • Orearen erdian jarri izokin ketu erdia, berriro barazkia eta izokina.
  • Paperaren laguntzaz bildu strudela zilindro bat osatuz.
  • Margotu gurinarekin eta labera sartu 170ºC-tan 20 minutu inguru.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Betegaia esne-gain eta arrautzarik gabe ere egin dezakegu.